Lesioa aurkitu, tratatu eta utzi gorputza eragiten
Andrew Taylor StillFisioterapia, tartekari fisiko eta manualen bitartez, eta tratamendu espezifikoen eredu eta teknikak erabiliz arreta prebentiboa, sendagarria eta indibiduoa komunitatean birziklatzea eskaintzen duen Osasun Zientzien diziplina bat da.
Fisioterapia presente dago era aktiboan ospitaletan, osasun zentroetan, aseguru mutuetan, gabinete fisioterapeutikoetan, kirol zentro eta entitateetan, adinekoen zentroetan, hezkuntza bereziaren ikastetxeetan, unibertsitateetan, ikerketa zentroetan, enpresa aholkularitzan... bere funtzio anitzak bai indibiduo osasuntsuari bai eriari eskainiz.
Titulazio ofizial bat exijitzen du.
Fisioterapeuta formakuntza ofiziala eta arautua duen profesional unibertsitario bat da.
Hainbat akademia pribatuek izen ezberdinekin eskaintzen dituzten masaje kurtsoak, terapia manualak, apainketa funtzionalak, kinesiologia, kiropraxia... ez daukate balio akademikorik eta ez daude ofizialki onartuak eta, beraz, zentro pribatu horietan lortutako “tituluek” edo “ziurtagiriek” ez dute eriak edo kaltetuak tratatzeko bermatzen, ez balioztatzen ez eta profesionalki legeztatzen.
Arlo hauetan formatu eta Espainian legalki aritu ahal izateko, Fisioterapia ikasketa unibertsitarioak egin behar dira. Fisioterapeuten Elkarteen Kontseilu Orokorrak dagozkion ekintza legal guztiak aurrera eramango ditu intrusismo profesionalaren kontra borrokatzeko eta aurre egiteko.
Hauetako kurtsoren bat egin baino lehen edo tratamenduren bat jaso baino lehen, informa zaitez zure Elkargo Autonomoaren Fisioterapeuten Elkartean.
LAN ARLOAK
Lesio medularrak (paraplejia, tetraplegia…)
Eritasun neurologikoak (Parkinson, hemiplegiak…)
Eritasun erreumatiko eta artikularrak (artrosia, artritisa, osteoporosia…).
Zirkulazio eta arnas eritasunak
Okertze bertebralak (eskoliosia, zifosia…).
Gernu inkontinentzia
KIROLA
Alde batetik, fisioterapeutak fisioterapia prebentiboa garatzen du, kirolaren garapenak sor ditzaken kalteintrintsekoakekiditeko, artikulazioak edo estekak babesten dituzten apainketa funtzionalen bitartez, berotze edo deskarga funtzioa duen kirol masajeaz, edozein ekintza aurrera eramateko zeintzu diren jarrerarik aproposenak argituz, etab... Bestetik, kirolaren eraginez nolabaiteko kalte bat agertzen bada, eta berau diagnostikatu ondoren, FISIOTERAPEUTA da gihar lesioak (elongazioak, mikro hausturak, kontrakturak, gainkargak,…), ligamentosoak (bihurdurak, ligamentitisak,…), tendinosoak (tendinitisak, hausturak,…), hezurretakoak (periostitisak, immobilizazio epe luzeak,…) bezalako patologien tratamenduan tartekari fisikoak erabiltzeko ahaldun den eta legeztatuta dagoen profesional bakarra.
TRAUMATOLOGIA ETA ANPUTATUAK
(Hausturak, luxazioak, eskoliosia, hernia diskalak…)
Fisioterapiakedozein hausturak, zaurik edo jarrera ohitura txarrek ekoiztutako hezurretako, giharretako edo artikulazioetako edozein lesioaren ondorioak arintzea du helburu. Era berean, ezarriak dauden disfuntzioetan sintomen agerpena ekiditea.
JARRERAREN HEZKUNTZA
(Estresari edo jarrera txarren ohiturei esker gerta daitezkeen gihar kontrakturak,…)
Lesioak ekiditeko edota bai lanean bai aisialdian gertatutakoak sendatzeko, jarreraren eta mugimenduaren arazoetan aholku ematea eta eskolatik hasita jarreraren eta mugimenduaren ohitura egokiak lortzea.
IRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA
Fisioterapeutak profesional berriak hazten ditu, hain berriak ez direnak birziklatzen ditu eta teknika berriztatzaileak garatzen eta daudenak eboluzionatzen laguntzen ditu, beti hiritarraren ongizatean pentsatuz.
HIRUGARREN ADINA
(Mugikortasunaren galerak, Parkinson, Alzheimer,…)
Fisioterapiak bizitza ematen die urteei. Bere helburua bizi kalitatea mantentzea da, oinazeak arinduz, ahalmen fisikoak hobetuz edo mantenduz. Guzti hau, eguneko ekintzetarako autonomia ahalmena hobetzeko lagungarri izango da.
HAURRENTZAT ARRETA
(Garapen psikomotorraren arazoak, haurren paralisi zerebrala, distrofia muskularra, arnasketa arazoak,…)
Fisioterapia pediatrikoa etengabeko garapen prozesu batean dago. Zailtasunak dituen haur batek bere independentzia fisikoa lortzeko bere mugikortasun funtzionala nola eratzen duen ezagutzea eta baloratzea da fisioterapeutak bildu behar duen ezagutza, une berean ikaskuntzaren eta mugimenduaren garapenean zernolako eragina izan duten estrategia terapeutikoen balorapena egiten duelarik.
Haurraren garapenak arlo eta sistema guztietan: emozionala, psikologikoa, soziala eta hizkuntzarena, sistema muskulo-eskeletikoa, sentsoriala, etab., haur bakoitzaren hazkundearen beharrei era dinamiko batez egokitzea exijitzen dio fisioterapeutari.
AURRE-ERDITZE ETA ONDOREN
Erditze unerako lur pelbikoaren giharren prestaketa. Gihar pelbikoak bizkortzea eta malgutzea bilatzen da, bi helbururekin: lehena, giharren kontzientziaz eta beren funtzioaz jabetzea, eta bigarren, berau egokitzea erditzean gerta daitekeen mina gutxitzeko. Erditze ondorengo ekintzetan haurdunaldian eta erditzean mindu diren estrukturak, lur pelbikoaren giharrak eta muskulatura abdominala, indarberritzea bilatzen da.
TEKNIKAK ETA TRATAMENDUAK
ESKUZKO TEKNIKAK
MASAJEAK, TENKAKETAK…
MOBILIZAZIOAK
ARIKETA TERAPEUTIKOAK
TRATAMENTUAK
HIDROTERAPIA
KRIOTERAPIA
APAINKETA FUNTZIONALAK
ELEKTROTERAPIA
MEKANOTERAPIA