Fisioterapia eta intrusismoa

Fisioterapia eta intrusismoa

Fisioterapia Osasun Zientzien diziplina bat da. Arreta prebentiboa eta sendagarria ematen ditu gizabanakoa komunitatean birgizarteratzeko helburuarekin, ariketa terapeutikoa, bitarteko fisikoak eta eskuzkoak erabiliz, tratamendu espezifikoen teknika eta ereduekin.

Fisioterapia presente dago era aktiboan ospitaletan, osasun zentroetan, aseguru mutuetan, gabinete fisioterapeutikoetan, kirol zentro eta entitateetan, adinekoen zentroetan, hezkuntza bereziaren ikastetxeetan, unibertsitateetan, ikerketa zentroetan, enpresa aholkularitzan... bere funtzio anitzak bai indibiduo osasuntsuari bai eriari eskainiz.

Titulazio ofizial bat exijitzen du.

Fisioterapeuta formakuntza ofiziala eta arautua duen profesional unibertsitario bat da.

Hainbat akademia pribatuek izen ezberdinekin eskaintzen dituzten masaje kurtsoak, terapia manualak, apainketa funtzionalak, kinesiologia, kiropraxia... ez daukate balio akademikorik eta ez daude ofizialki onartuak eta, beraz, zentro pribatu horietan lortutako “tituluek” edo “ziurtagiriek” ez dute eriak edo kaltetuak tratatzeko bermatzen, ez balioztatzen ez eta profesionalki legeztatzen.

Arlo hauetan formatu eta Espainian legalki aritu ahal izateko, Fisioterapia ikasketa unibertsitarioak egin behar dira. Fisioterapeuten Elkarteen Kontseilu Orokorrak dagozkion ekintza legal guztiak aurrera eramango ditu intrusismo profesionalaren kontra borrokatzeko eta aurre egiteko.

Hauetako kurtsoren bat egin baino lehen edo tratamenduren bat jaso baino lehen, informa zaitez zure Elkargo Autonomoaren Fisioterapeuten Elkartean.

 

 

 

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar tu visita en la página, para recoger información sobre tu navegación y mejorar nuestros servicios y el funcionamiento de la página web. En cualquier caso, entre otros derechos siempre podrá cambiar su decisión y oponerse al tratamiento. Consulte los derechos que le asisten y la política completa aquí.

ACEPTAR CONFIGURAR