Zentro / Kolegiatuak Bilatzea

Lesioa aurkitu, tratatu eta utzi gorputza eragiten

Andrew Taylor Still

Informazioa eta hiritarrari arreta | Erreklamazioak - Kexak

Erreklamazioak - Kexak

Gure kolegiaturen baten arretagatik edo zerbitzurengatik edo fisioterapiako tratamenduak egiten duten Nafarroako Foru Komunitateko edozein kontsulta edo zentroko langilerengatik nolabaiteko kexaren bat baldin baduzu, zure erreklamazioa helarazi ahal diguzu ondoren adierazten dizugun bi bidetatik (soilik)

Mila esker.

 
A) WEB BITARTEKO KEXA EREDUA

Ondoko formularioa bete ezazu. Arlo guztiak beharrezko dira.

 

Kexa aurkezten duenaren datuak
Arreta eman zuenaren datuak

 

Formularioa bete ondoren, Elkargoa zurekin jarriko da harremanetan zure erreklamazioari bide emateko pausoak argitzeko.
 

OSO GARRANTZITSUA

(Mesedez, kexa edo erreklamazio formularioa bidali baino lehen, ondoren datorren testua arretaz irakur ezazu)

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, ukitua jakinen gainean geratzen da eta bere adostasuna ematen du bere datu pertsonalak behar den bezala Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribaturik dagoen fitxategi batetan sartuak izan daitezen. Fitxategi horren arduraduna Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala da, eta aipatutako programak egin ahal izateko, eskatutako produktuetaz eta zerbitzuez informatua izan ahal izateko, eta hauetaz komunikazio komertzialak ere jaso ahal izateko erabiliko da soilik. Datu-lagatzaileak edozein momentuan ahal izango ditu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren helbide sozialean, hots, Pio XII Ibilbidean, 31 – 1.- 31008 Iruña (Nafarroa)
 
Emandako datu pertsonalak ez direla inolaz ere hirugarrenenbati utziak ez komunikatuak izango, beren kontserbaziorako ezta ere, jakinarazten dizugu.
 

Erreklamatzaileak bere adostasunaz, formulario honetan dauden datuen tratamendu manual eta informatikoarentzat adostasuna espreski ematen duaurrean aipatutako helburu esklusiboetarako.

 
B) INFORMAZIO OROKORRA, IDATZIZ:
 

1. Kexa edo gertakari datu hauek aurkeztuz hasiko da:

  • a) Kexa aurkezten duenaren izen eta abizenak
  • b) Helbidea
  • c) Herria eta Posta kodea
  • d) Harremanetarako telefonoa
  • e) Posta elektronikoa

2. Ondoren erreklamazioaren zergatia argitu behar da..

3. Oso garrantzitsua da idazkia eragiten duen edo gertakaria motibatzen duen entitatea, zerbitzu edo pertsonaren datu guztiak aipatzea.

4. Idazkia Elkargoko Idazkaritza Teknikoari zuzenduko zaio eta sinatuta joan beharko da beti

5. Idazkiari egokia iruditzen zaizun dokumentazioa erantsi diezaiokezu, orijinala ez dela ziurtatuz beharrezko ez dela pentsatzen baduzu behintzat.

6. Laguntzarik behar baduzu, eska egiozu bulegoan dagoen pertsonari.

7. Idazkiaren orijinala eta kopia bat aurkeztu dezazun eskatzen dizugu, gehi dokumentazioaren kopia bat. Guk orijinala eta dokumentazioaren kopia gordeko ditugu, eta idazkiaren bigarren kopia birbidaliko dizugu sarrera errejistroaren zigiluaz.

8. Dokumentazioa Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren egoitzan aurkez daiteke, hots, Pío XII kalean, 31, 1ª (Solairuarte), 31008 Iruña.

9. Era berean, postaz bidal dezakezu aipatutako helbidera edo faxez, 948 173 954 zenbakira edo emailez ondokora: secretaríatecnica@cofn.net.

© 2010 C.O.F.N.