Zer dira?

Elkargo Profesionalen Legeak (martxoaren 15, 2/2007 Legea) “haien bezeroen eskubideetan eragina sakona duen gure sistema sozial eta ekonomikoaren arlo dinamiko honen garapena erraztuko duen elkargo profesionalen diziplina orokor bat” ezarri nahi du.
Lege honen helburu garrantzitsuenetako bat arlo profesionalean gertatzen diren harreman juridiko-sozietarioetan ziurtasun juridikoa sortzea da.

 

Zer da Elkarte Profesional bat?

Helburutzat profesional jarduera amankomun bat duena da.

- Profesional jarduera:

  • Unibertsital titulazioa exijitzen du eta
  • Dagokion Elkargo Profesionalean inskripzioa.

- Lan amankomuna:

  • Lana arrazoi edo izendapen sozial baten menpe egiten da.
  • Jardueraren eskubideak eta betebeharrak: gizarteari dagozkionak
  • Gizartea da bezeroarekiko harreman juridikoaren titularra.

 

Helburu Soziala

- Helburuak jarduera profesionalak izan ditzake soilik, ez beste.

- Beren artean bateraezinak ez diren jarduera profesionalak, soilik. (Elkargo Multidiziplinarrak)

 

Kapital Soziala/Kideak

Kide Profesional eta Ez Profesionalen Aukera

Kide Profesionalaren kontzeptua.

  • Jarduera profesionala aurrera eramateko exijitzen diren baldintza guztiak betetzen dituen pertsona fisikoa. (Unibertsital titulazioa eta dagokion Elkargo Profesionalean inskribatua egotea).
  • Beste Elkarte Profesional baten parte hartzen duen Elkargo Profesionala.

Baldintzak:

  • Kapitalaren hiru laurdenak kide profesionalenak behar dira izan.
  • Administrazio organoetako kideen hiru laurdenak kide profesionalenak behar dira izan.
  • Inkonpatibilitate kausa duen edo profesioaren ariketarako ezgaitu izan denak debekatua du kide izatea.

 

Erantzukizuna

- Diziplina Erantzukizuna

  • Bai Elkarte Profesionaleko kideek bai Elkarte Profesionalak berak jarduera garatu behar dute jarduera profesionalaren arau deontologiko diziplinarioaren arabera.
  • Beraz, Elkarte Profesionala zigortua izan daiteke kidea bera bezala.

- Patrimonio Erantzukizuna

  • Printzipio Orokorra: Elkartea izango da zor sozialen erantzulea. Kideek “forma sozial” konkretuaren arabera erantzungo dute.
  • Excepción: de las deudas sociales que se deriven de los actos profesionales responderán solidariamente:
  1. Elkarte Profesionala
  2. Ekintza aurrera eraman duen kidea, berdin dio kide izan ala ez.

Elkarte Profesionala behartuta dago jarduera profesionala babestuko duen aseguru bat izatera. Konstituzio idazkian aseguru-etxearen eta poliza zenbakia agertu beharko dira.

 

Betebehar formalak

- Forma Juridikoa: Elkargo Profesionalak legeetan agertzen diren forma sozietal ezberdinen arabera sor daitezke, adibidez, S.M. bati, profesionaletik datorren “P” bat erantsiz (S.M.P.)

- Konstituzioa eta Inskripzioa

  • Elkargo Profesional berri baten sorrera notario baten aurrean idazki publiko batez egin behar da.
  • Hartutako forma juridikoaren baldintzak bete behar dira (S.M., S.A., …), S.M.P.arenaz gain.

- Konstituzio idazkia ondoko erregistroetan inskribatuko da:

  • Merkataritza Erregistroa (elkargo zibilak ere), une horretan nortasun juridikoa lortzen dutelarik
  • Elkargo Profesionalari dagokion Elkargo Erregistroa. Elkargo Profesionalak kolegiatutako kideez eragiten dituen konpetentzia berdintsuak egin ditzake inskribaturiko Elkargo Profesionalaz ere, horrela hauek Elkargoaren arau diziplinario eta deontologikoaren menpe gelditzen direlarik.
  • S.M.P. bigarren Xedapen Iragankorraren arabera, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Profesionalak bere Erregistro Profesionala dauka.

- Estatutuen edukia dagokion elkargoarena izango da.

 

Ondorioak

- Ez da beharrezko jarduera profesionala Elkarte Profesional baten bitartez egitea; elkartuta egon gabe ere egin daiteke. Elkargo Profesionalen Legeak elkargoak soilik behartzen ditu.

- Elkarte Profesional bat izateak Elkargo Profesional izan gabe diharduten beste elkargo edo taldeen aurrean abantailak suposatzen ditu: bezeroaren edo erabiltzailearengan ziurtasun juridikoa sortzen du, EPren profesionalei eta kideei doitasun profesional handiago bate maten dielako.

- Elkarte Profesionalean dagoen erantzukizun araua jarduera profesionalak egiten dituen profesional ez bezala egina dagoen beste elkargo baten berdintsua da. Beraz, Elkargo Profesional izateak ez du erantzukizun araudi handiago bat inplikatzen.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar tu visita en la página, para recoger información sobre tu navegación y mejorar nuestros servicios y el funcionamiento de la página web. En cualquier caso, entre otros derechos siempre podrá cambiar su decisión y oponerse al tratamiento. Consulte los derechos que le asisten y la política completa aquí.

ACEPTAR CONFIGURAR