Lagun agurgarriak
Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak bere ibilbidea hasi zuen orain dela urte gutxi batzuk; profesionalen talde bati esker sortu zen grinez beteriko erronka zen. Geroago, Nafarroako fisioterapeuta gehien gehienek bat egin dute berarekin.
Ordudanik, Nafarroan fisioterapiaren talde profesionalak, bere Elkargo Ofizialaren bitartez, formakuntza ekintzen eta fisioterapeuten defentsaren bidez halaber instituzio publikoen eta profesionalen aurrean ordezkagarritasunaz eta iritzi publikoaren aurrean hedapenaren bitartez, gizartearen arlo guztietan jarrera sendo bat hartu du.
Urte guzti hauetan, Elkargoaren talde kudeatzailearen eta bere funtzionamendua laguntzen duten kolegiatutako guztien eraginez, nafar fisioterapeutak osasunaren arloan profesional errespetatuak izatea lortu du.
Hala ere, asko dago oraindik egiteko eta urrats asko ibiltzeko, alegia, arlo publiko zein pribatuan hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzua indartzeko, gure profesioari hain kalte handia egiten dion intrusismoa ekiditeko edota geure aktibitatea ahalik eta hobekiago arautzeko.
Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak lana besterik ezin du promestu, proiektu eta iniziatiba berrietan gauzatuko dena –horren eredu, web orri hau bera- oro har osasunaren eta bereziki fisioterapiaren promozioa bultzatuko duena, bere helburu garrantzitsuena ahaztu gabe: profesioaren hobekuntza eta onarpena lagundu, fisioterapeutak geroz eta profesional kohesionatuagoak izan gaitezen, hobeki formatuak eta onartuak, pazienteei zerbitzurik hoberena eskaini ahal izateko.
Nafarroan fisioterapia kontsideratuago izango da eta hazi egingo da nafar fisioterapeuta guztien eta bakoitzaren eta ordezkatzen dituen instituzioaren lanaren arabera. Horrexegatik da hain garrantzitsua Elkargoa foro dinamiko eta aktibo bat izatea, kolegiatu guztien kezkak jasoko dituena baina era berean beren inplikazioaz eta partaidetzaz kontatuko duena.
Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialean, fisioterapeutek behar duten laguntza guztia aurkituko dute. Hiritar guztiei ere eskua luzatzen zaie fisioterapiarekiko beren zalantzei eta eskaerei erantzun bat emateko. Atea beti izango da zabalik denontzat.
Agur bero bat,
Ana Jiménez Lasanta
Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren Lehendakaria